DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ANDRES URDANETA JAIO ZENEKO 5.EHUN URTEURRENA OSPATZEKO NAZIOARTEKO KONGRESUA

ANDRES URDANETA: GIZON MODERNOA

Andres Urdanetaren figuraren inguruan sakonduko da Nazioarteko Kongresuan. Horixe izango da Urdaneta jaio zeneko V.Mendeurrena ospatzeko ekitaldi honen amaiera.

2008ko azaroan egingo da kongresua Ordizian (azaroaren 24tik 30erako astean).

Euskal itsas-gizonaren inguruan historiagile eta adituen arteko TOPAGUNE, bilkura, eztabaida-leku, adostasun eta esperimentaziorako balioko du Kongresuak.

Historia maite dutenak, ikertzaileak, historiagileak, ikasleak eta interesa duen edonorentzako zabalik izango da Kongresu hori, eta, zalantzarik gabe, Andres Urdanetaren figuraren inguruko azken ikerkuntza eta aurkikuntzen gaineko ezagutza eta esperientzia iturri izango da.

Andres Urdanetaren gaineko KONTUAREN EGOERAren berri ematea nahi da, bereziki, eta gai horren gaineko ezagutzaren berri.

Hori dela eta, historiagile gazteei IKERKETARAKO LAGUNTZA edo BEKAk emateko deialdi irekiak egiteko aukera planteatzen da, Andres Urdanetaren bizitzaren jakineko zatiak iker ditzaten, gaur egun ezezagunagoak diren pasarteak, hain zuzen.

Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko artxiboetan arakatzeko eman daitezke, baita estatu mailakoetan edo beste lurralde edo kontinenteetan dauden artxiboetan arakatzeko, Urdaneta ibili zen tokietakoetan, hala nola, Mexiko edo Filipinetan. Emandako laguntzekin egindako ikerketen emaitzak Nazioarteko Kongresuan zehar aurkeztuko dira.


Kongresuan parte hartuko duten adituek gaiaren gaineko beraien ikerketak azaldu eta garatuko dituzte hainbat saiotan, eta gai eztabaidagarrienen gaineko EZTABAIDAri tokia emango zaio.

MAILA ZIENTIFIKO ALTU ETA ZORROTZA izango du Kongresuak, bai eztabaidaren marko teorikoarengatik, baita partaideen jatorriagatik, eta NAZIOARTEKO IZAERA nabarmena izango du.

Honako ezaugarriak izango ditu Kongresuak:

- LAU EGUN iraungo du kongresuak, goiz eta arratsaldeko saioekin, eta hainbat hizlarik parte hartuko du.

o Txostenak 45-60 minutuko gai espezifikoen gaineko azalpenak izango dira.

o Komunikazioak aurkezpen laburrak izango dira (5-10 minutukoak), egindako ikerketen ondorioak aurkezteko eta, aurrez, Kongresuko antolatzaileei idatziz bidalitakoak.


- HIRU GAI-SAIOtan garatuk oda Kongresua, elkarren segidakoak:

• 1. GAI-SAIOA
— Urdanetaren jatorria.

— Loaysako bidaia.

— Molukak irletako auzia eta Portugalekin tirabira.

• 2. GAI-SAIOA
— Urdaneta Gaztelara itzuli zenekoa eta espezien kontrolaren gaineko liskarrak.

— Nueva Españako egonaldia eta Filipinetarako bidaiaren prestaketak.

• 3. GAI-SAIOA
— Urdaneta eta Filipinetak.

— Itzulerako bidaia.

— Manilako galeoia eta ekonomian izan zuen eginkizuna.


- Duen NAZIOARTEKO IZAERAgatik, hainbat erakundeetatik etorriko dira hizlariak (txostengileak, komunikazio-egileak eta partaideak), Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetatik, baina baita Espainia, Portugal, Mexiko eta Filipinetakoetatik ere.


- Andres Urdanetaren lana ondo ezagutzen duten ADITUAK izango dira hizlari gehienak, kultura munduko pertsona ospetsuak, historiagileak eta unibertsitateko irakasleak, Urdanetaren figurak Gipuzkoako, Gaztelako, Portugal, Mexiko eta Filipinetako bilakaera historikoan izan zuen garrantzia aztertzen lan egin dutenak.

- Ekitaldiaren ZABALTZE-lan handia egingo da, denboraz, Kongresuan parte hartzeko interesa izan dezaketen erakunde eta elkarteetan, bai komunikazioak ekartzeko, baita parte hartzeko soilik ere.
Posta arruntez eta elektronikoz bidaliko dira agiriak jakineko argibideekin.

o Tokiko kultur erakundeetara (Arantzadi Zientzia Elkartea, Eusko Ikaskuntza, eta abar.)

o Edo estatu mailakoetara (Fundación Española de Historia Moderna, Asociación de Estudios del Pacífico, Escuela de Estudios Hispano-Americanos del CSIC...)

o Baita Unibertsitate ugarietara (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustukoa, estatutakoak eta nazioartekoak…) Nazioarteko Kongresuan garatuko diren hainbat aspektu ikertzen dituztenak.

- Ikasle eta ikerlari gazteen parte hartzea sustatuko da, Kongresurako saioetara joan direla egiaztatzen badute Unibertsitateko KREDITUAK emanez. 

- Kongresuan lortutako emaitzak, bai ponentziak, bai komunikazioak, eta egindako eztabaidetan sortutako ondorioak dagozkion AKTETAN argitaratuko dira ondoren.

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz