DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HITZALDI ZIKLOA

“URDANETA ETA BERE GARAIA” SOLASALDI-ZIKLOA

Andres Urdanetak bizi izan duen historia azaltzeko solasaldi eta hitzaldiak egingo dira, Urdaneta jaio zeneko V.Mendeurrenaren ospakizunaren barruan.

Bertako hizlariak izango dira, gehienbat, solasaldi eta hitzaldiak emango dituztenak, baina izango dira nazioartekoak ere. Solasaldiaren gaia oso ondo ezagutzen duten pertsonak izango dira guztiak.

Jakina, hizlariek bere eskura izango dituzte beraien lana argia eta garbi azaltzeko behar dituzten baliabide informatiko eta ikus-entzunezkoak, modu horretan entzuleentzat erakargarriagoak izan daitezen hitzaldiok.

DIBULGAZIOZKO ETA PEDAGOKIKOAK izango dira hitzaldi guztiak, espezializatua ez den entzuleentzako modukoak.

2007 eta 2008an zehar egingo dira hitzaldiak, uda partea izan ezik.

Ordiziako Barrena Kultur Etxean egingo dira hitzaldi horiek, joan nahi duen edonorentzako zabalik izango dira ateak.

Gai ugari landuko da, ahalik eta jende gehienera iritsi nahi baita, baina gai guztiak izango dute Urdanetarekin zerikusirik, baita beraren baloreekin ere, bereziki aurrerapen teknologikoak eta bere aurkikuntzen ondorioak.

Gainera, Andres Urdanetak bizi izan zuen garaia eta ingurua aztertuko da, Ordizia eta Gipuzkoaren XVI.mendeko ezaugarri nagusiak azalduko dira, itsas-munduak zuen garrantzia, itsasontzigintza, Ameriketarako joana, eta abar.


Hona hemen solasaldietan jorratuko diren GAI ZEHATZAK:


2007ko otsailak 15

Urdaneta, un hombre moderno / José Ramón de Miguel Bosch .  (“Urdaneta en su tiempo” liburuaren egilea)
Gaztelaniazko solasaldia


                Gizon aurreratua izan zen Urdaneta bere garairako, XVI.menderako. Diplomatiko gisa zituen dohainek, nabigazio eta logistikaren gainean zituen ezaugarriek, eta antolaketarako zituen dohainek, ordura arte egindako toki ezezagunerainoko nabigaziorik luzeena egitera eraman zuten.
                 Itzulerako bidaiak aldaketa ekonomiko eta kultural handiak ekarri zituen Ozeano Bareko herrialdeetan, gaur egun dirauten fruituak eman zituen.


2007KO MARTXOAK 15

Ordizia en la época de Urdaneta / Susana TRUCHUELO GARCÍA ( Juan de la Cierva ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea)
Gaztelaniazko solasaldia

Andres Urdanetaren garrantzia baloratzeko funtsezkoa da jaio zen tokia ezagutzea, eta XVI.mendeko ordiziarrek bizi izan zuten testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa. Zalantzarik gabe garai hartako Ordizia Gipuzkoako herri garrantzitsu bat zen, bai Goierri eskualdean, baitan Gipuzkoako lurraldean ere. Solasaldian azalduko dira XVI.mendeko ordiziarren botere sozio-ekonomiko eta politikoaren arrazoiak eta xehetasunak.


2007ko apirilaren 19a

DEL TRATADO DE ALCAÇOVAS (1479) AL DE TORDESILLAS (1494) / José Luis Orella Unzué (Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna)  
Gaztelaniazko solasaldia
 
 
Aurkitzen ari ziren mundua banatzeko, Portugal eta Gaztelaren arteko liskarrak etengabeak ziren. Horregatik, lehenik sinatu zen Alcaçovaseko ituna 1479n, Kanariar irletako jabetzaren iskanbilaren ondotik, eta geroago etorri zen Tordesillasekoa, 1494n, Coloneko Amerika aurkitu eta sortu ziren iskanbilengatik.
Banaketarako meridianoa Cabo Verdeko irletatik mendebaldera hirurehun eta hirurogeita hamar legoata finkatu behar izan zen. Bi hemisferio markatu ziren: Mendebaldea Gaztelarentzat, ekialdea Portugalentzako.
Tordesillaseko ituna Arevalon sinatu zen gaztelaren aldetik 1494ko uztailaren 7an eta Setúbalen portugaleko aldetik, 1494ko irailaren 5ean.

2007ko maiatzaren 17a

XVI. mendeko euskaldun ibiltari baten hizkeraz / Mikel Aramendi (Kazetaria)
Hitzaldia euskaraz

Son numerosos los escritos originales de Andres de Urdaneta: relatos de viajes, casi todos informes u escritos oficiales, y en castellano la mayoría de los que conocemos. Sin embargo, es bastante curioso el castellano que emplea este ordiziarra del siglo XVI: lleno de formas euskericas, con cerceladas de varios romances, tanto que incluso convierte los textos en incomprensibles para los lectores o exégetas posteriores. No queda dudas de su multilingüismo, además del carácter euskaldun que se le nota, se le ve la influencia del mundo de los paises del sureste de Asia, pues conoció el malayo desde joven.


2007ko urriaren 18an

Merkatariak, aurkitzaileak eta abenturazaleak. Urdanetaren inguruko euskal mundua / Jose Antonio AZPIAZU ELORZA (historiagilea)
Euskarazko solasaldia

Andres Urdaneta bitxi bat izan zen alferreko lurrean. Aintzazko garaian murgilduta bizi izan zen, euskal presentzia izugarria izan zen garaian. Historian sartu ziren aurkitzaile handiekin batera, eta gure gizona horien artean, merkatari-talde bat, hala beharrezko kortsarioak eta bokaziodun abenturazaleak. Presentzia hori ez zen ustekabekoa, haztegi baten fruitua baizik, eta horretan ez zen euskal kosta bakarrik sartu, Euskal Herri osoa baizik. Urdanetak eta Legazpik, besteak beste, itsasokoa ez den Gipuzkoak ere pisu handiko proiektuan parte hartu zuela eta pertsonaia errepikazinekin, gainera.

2007ko azaroaren 15ean

"De como América llegó a los fogones: el impacto alimentario del descubrimiento" / Ana de Zaballa Beascoechea (Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularra))
Gaztelaniazko solasaldia

Mundu zaharrean ezagutzen ez zituzten landare amerikarren gainean hitz egingo du, eta Atlantikoaren bi aldeek egin zuten elkar trukaketaren gainean. Solasaldian, bereziki, produktu horiek europako dietan nola sartu ziren agertuko da, eta landare horiek heltzeak sukaldaritzan eta guren mahaietan ze ohitura aldatu zituen.


2007ko abenduaren 13a

Aurkikuntzen garaian, itsasontzietan osasuna / J. M. Urkia Etxabe (Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntza irakasle titularra)
Euskarazko solasaldia

Osasunaren gaineko arazoak izan zituzten itsas-gizon haien arazo larrienetarikoak. Elikadura eskasak eta higienerik ezak, neurri handi batean izaten ziren tripulazioetan baja ugari sortzen zituztenak. Eskorbutuak, esate baterako, aurkikuntzen garaian pikardia galantak egin zituen eta itsas-gudetan hil ziren gizon baino gehiago hil zituen.


2008eko urtarrilaren 17a

Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat // Óscar ÁLVAREZ GILA (Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)
Euskarazko solasaldia

Euskal Herriako historia osatu gabea izango litzateke, Ebrotik Aturrira bitarteko geografia estuan geratuko bagina antzinako gertaerak aztertzeko. Aspalditik, euskaldun asko eta asko atera zen bere herritik bere jarduera egiteko, bai penintsulak, baina bereziki, Ozeanoren bestaldean, Ameriketan edo are urrutiago, Asiako lurraldeetan, Urdanetaren kasua bezala. Mendetan zehar, historia aberatsa sortu du itsasoz haraindiko herrialdeetan euskal presentziak, non nahastu ziren etorkizun hobea eskuratzeko norbanakoen nahiak eta bere aberriarekiko lotura eta identitatea, ahal den neurrian, mantentzeko talde-nahiak. Solasaldian aspirazio haiek eta nahi hauek argituko ditugu.

2008ko otsailaren 21a.

Urdaneta, XVI. mendeko euskal itsas zabalkundearen adibide / Xabier ALBERDI LONBIDE (Historiagilea)
Euskaraz

La primera parte del siglo XVI resultó decisiva, pues en esa época se trabajaron las rutas que seguirían en el futuro la economía marítima y expansión vascas. Por una parte, el progreso científico y tecnológico que se desarrolló en la Edad Media, llevó a la cima la construcción naval vasca, entre otros de la mano de dos figuras tan importantes como Urdaneta y Elkano. Por otra parte, los cambios que sufrieron la construcción y la economía del imperio promovieron la remodelación y adecuación de la economía naval vasca.


2008ko martxoaren 20a
La construcción naval en Guipúzcoa. Siglo XVI / Lourdes Odriozola Oyarbide (Historian doktorea)
Gaztelaniazko solasaldia

Indietako ontzidi gehienak Gipuzkoan eraiki ziren, itsasertz osoan zeuden ontziolak, baina Oriakoak eta Pasaiako badiakoak nabarmendu ziren. Itsasontzien jabeak izatea eta itsasontzi horiek menderatzen gipuzkoarrek zuten dohaina, oso elementu garrantzitsuak izan ziren, ozeanoko abenturak ekarri zituen, hala nola, Andres Urdanetak hasi zuen abentura.


2008ko apirilaren 17a
Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta / José Ramón de Miguel Bosch ( “Urdaneta en su tiempo” liburuaren egilea)
Gaztelaniazko solasaldia

                Carlos I eta Felipe II errege zirela, nautikaren gaineko liburu ugari argitaratu zen penintsulan eta bultzada handia eman zitzaion kartografiari, Sevillako “Casa de Contratación” delakoan. 
                Indietako ibilian eta Ozeano Barearen pasabiden zebiltzan itsasontzietarako pilotuak prestatzea zen helburua, eta horretarako premiazkoa zen itsas-nabigazioko jakinduria.      


2008ko maiatzaren 8a

Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la
formación de la nación filipina. / Marciano de Borja Ramos (Lehen Idazkaria eta Kontsula, Filipinetako Enbaxada)
Gaztelaniazko solasaldia

Andres Urdaneta eta Filipinetan euskal presentziaren gaineko ponentzia da, filipinetako irlen okupaziok iraun zuen hiru mendetan zehar. Euskal aintzindarien balentriak nabarmenduko ditu, zeinak oinarria jarri zuten, bai Filipinetan espainiarren subiranotasuna eta herrialdeko garapen politikoa eta sozio-ekonomikoa.


 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz