DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ITZULBIDAIAREN INGURUKO HITZALDIEK JARRAITZAN DUTE BARRENA KULTUR ETXEAN

Urriaren 23an, ostirala, Ordiziako Barrena jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Urdaneta, itzulera bidaia. 450 urte zikloaren barruan, Guillermo Roak Munduko irudia poltsikoan hitzaldia eskainiko digu.

Guillermo Roa Donostian jaio zen 1968an. Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Kimikoetan doktorea da. 1999tik ari da zientzia-dibulgazioan, hainbat formatutan. Prentsa idatziari dagokionez, Elhuyar aldizkarian, 400 artikulutik gora idatziditu. Irratiari dagokionez, aurten 12. denboraldiz Euskadi Irratian Norteko Ferrokarrila programa gidatzen ari da, ostiraletan 22:00etatik 23:00tara eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara. Telebistari dagokionez, Euskaol Telebistan, hirugarren urtez Teknopolis saioaren erreportari lanetan dago (Teknopolis ETB1 eta ETB2). Gainera, 2102an Tecnalia kazetaritza saria jaso zuen "Itxaropen bioartifiziala" artikuluarengatik.

 Munduko irudia poltsikoan: kartografia, matematika eta historia uztartuko ditu hitzaldiak. Urdanetaren tornabidaiaren aitzakiarekin, hainbat istorio erakutsiko ditu, mapak eta historia lotzen dituenak, eta kasu batzuetan matematika ere tartekatzen duena. Tordesillaseko ituna, Lurraren forma, longitudearen problema eta adibidez, arkitektuen erronka Washington hirian mezkita bat eraikitzeko... Jakin nahi duzu zein den munduko tokirik onena musulmandarrek otoitz egiteko? Hitzaldian izango da erantzuna. 

Guillermo Roa
Guillermo Roa




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz