DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

OSCAR ALVAREZ GILA IRAKASLEAK URDANETAREN INGURUKO SOLASALDI-ZIKLOAN

ORDIZIA – BARRENA KULTUR ETXEA

“URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA” SOLASALDI-ZIKLOA

 

Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat //  Óscar ÁLVAREZ GILA (Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)

Euskarazko solasaldia

Barrena Kultur Etxea – urtarrilak 17, osteguna – 19:00 H.

 

Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Oscar Alvarez Gilak Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularrak Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat   izenburu duen hitzaldia eskainiko du.

 

Euskal Herriako historia osatu gabea izango litzateke, Ebrotik Aturrira bitarteko geografia estuan geratuko bagina antzinako gertaerak aztertzeko. Aspalditik, euskaldun asko eta asko atera zen bere herritik bere jarduera egiteko, bai penintsulak, baina bereziki, Ozeanoren bestaldean, Ameriketan edo are urrutiago, Asiako lurraldeetan, Urdanetaren kasua bezala. Mendetan zehar, historia aberatsa sortu du itsasoz haraindiko herrialdeetan euskal presentziak, non nahastu ziren etorkizun hobea eskuratzeko norbanakoen nahiak eta bere aberriarekiko lotura eta identitatea, ahal den neurrian, mantentzeko talde-nahiak. Solasaldian aspirazio haiek eta nahi hauek argituko dira.

 

Oscar Álvarez-Gila (Portugalete, 1966), Historian doktorea da eta Ameriketako Historiako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.


Euskaldunak XIX eta XX. mendeetan Ameriketara joan zireneko gaian dago espezializatuta, eta, nagusi aztertu dituen alderdien artean, honakoak aipatu behar ditugu: euskal erlijiosoen presentzia, Ameriketako gizatalde euskaldunen gizartea eta ideologia, eta euskal nazionalismoak Ameriketan izandako zabalpena eta formulazio bereziak. Berrikiago, euskal emigratzaileek atzerrian garatu zituzten jarduera ekonomikoetara zuzendu ditu bere azterlanak.

Lau liburu idatzi ditu, eta berrogeita hamar artikulutik gora argitaratu Espainian, Frantzian, Italian, Suedian, Mexikon, Argentinan, Uruguayen, Brasilen eta Japonian.

Jasotako sariak: Amerikanisten Nazioarteko 48. Kongresuko Programaren Batzorde Kalifikatzailearen saria: «Amerikek mehatxaturiko herri eta giroak» gaiari buruzkoa, Stockholmen eta Uppsalan izana (Suedia: 1994ko uztailaren 4tik 7ra), saiakera honengatik: «La formación de la colectividad vasca en los países del Río de la Plata (siglo XIX)», Kongresu hartan komunikazio moduan aurkeztu zuena. 1994ko uztaila.

- Portugaleteko Hiriaren Ikerketa Historikoen IV. “Mariano Ciriquiáin Gaiztarro” saria, Portugaleteko Udalak (Bizkaia) antolatua, honako lanagatik: «Pobladores de Portugalete y sus alrededores en la vida cotidiana de Buenos Aires desde fines del siglo XVIII y en el siglo XIX», Nora L. Siegrist de Gentile eta Ana María Silvestrin de Juárezekin batera egina. 1994ko abendua.


- Espainiaren eta Amerika Hispaniarraren arteko batasunari buruzko ikerketa historikoaren “Alonso Quintanilla” saria, bere V. edizioan, Oviedoko Udaleko Kultura Fundazioak antolatua, honako lanagatik: «El aporte europeo a la Iglesia en el Río de la Plata: la presencia religiosa vasca (1835-1965)» (Doktore tesia). 1997ko urria.


Honako elkarte zientifikoetako kidea da: Eusko Ikaskuntza;  Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne-ko bazkide aktiboa; Asociación Española de Americanistas-eko kidea; Asociación de Historiadores Latinoamericanistas Europeos AHILA-ko bazkidea; Asociación para el Estudio de los Exilios y Migraciones Ibéricas Contemporáneas-eko bazkidea.

 

Hitzordua Barrena Kultur Etxean, ostegunean arratsaldeko 19:00etan.

 

 

 


OSCAR ALVAREZ GILA




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz