DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AURKEZPENA

Ordiziako Udala hainbat ekitaldi ari da prestatzen Andres Urdaneta jaio zeneko V. Mendeurrena ospatzeko. Historia unibertsalari ekarpen handienetako bat egin duen herritar bat izanik, bere jaioterrian ere ezezagun handia baita.
 
Andres Urdanetaren jaiotzaren V.Mendeurrena ospatzeak itsas-gizon horren bizitza eta lana ezagutaraztea du helburu. Askok eta askok ez dute batere ezagutzen Andres Urdaneta, beste askorentzako Ameriketarako bidaietan parte hartu zuten euskaldun famatu horietako beste bat da, eta beste batzuentzat, gehienez, misiolari bezala identifikatzen dute, horrelaxe irudikatu baitzuten XX.mendearen hasieran bere jaioterrian, Ordizian, egin zioten monumentuan.

Baina Andres Urdaneta, itsas-gizona, astronomoa eta humanista izateaz gain, izaera zientifiko-teknikoko aurkikuntza handi baten protagonista izan zen: “itzulerako bidea” deitu izan dena, hau da, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilibidea, Itsaso Barea zeharkatuz.

Mugarri horrek munduko merkataritza-ibilbide garrantzitsuenetako bat irek izuen, Itsaso Bareako mendebaldea eta Asia Amerikarekin lotzen duena, 250 urtez indarrean egon zena, motordun nabigazioa ezarri zen artea desagertu ez zena.

Filipineta, Amerika eta Europa arteko lotura egiteko balio zuen ibilbideak gerora hartu zuen garrantzi ekonomikoa dela eta, Manilako galeoi famatuaren bidez, Urdanetako egindako aurkikuntzaren garrantzia bere garaian Marco Polok edo Colonek zabaldutako ibilbideen garrantziarekin pareka daiteke, bere biografo nagusi den batek, Jose Ramon de Miguelek esaten duen bezala.

Horregatik guztiagatik, aukera ezin hobea ematen digu Andres Urdanetaren jaiotza ospatzeak (2007 eta 2008an ospatuko duguna), Gipuzkoako itsas-gizon horren figura errebalorizatzeko. Ordizian jaiotakoak historian merezi duen tokia emateko hainbat ekintza egin nahi ditugu, berak egindako lanak eta aurkikuntza tekniko-zientifikoek izan zuten garrantzia eta oihartzunaren araberakoa.

Interneten jarritako atari honek, leiho bat irekitzen dio munduari, eta jaio zeneko V. Mendeurrenaren inguruko ekintzak ikusteko aukera eman nahi du.

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz