DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EKINTZEN EGITARAUA

EKINTZEN EGITARAUA

Andres Urdaneta jaio zeneko V.mendeurrena ospatzeko programaturiko ekitaldiak era askotakoak izango dira, izaera zientifikokoak eta jolas eta kulturakoak. Esate baterako, interneteko atari hau, Jose Ramon de Miguelek egindako Urdaneta en su tiempo liburuaren edizio berritu eta zabalagoa, Andres Urdanetaren figuraren gaineko erakusketa eta Urdanetaren gaineko feria eta jaialdi monografikoak.

Ekintza horiek guztiek XVI.mendeko itsas-gizon hau hobeto ezagutzeko aukera emango digute eta beste kulturekin loturak estutzeko aukera, hala nola, Mexikokoa, Portugalekoa edo Filipinetakoa, horiek denak Urdanetaren bizitza eta lanari estuki lotutakoak.

Dena den, ikuspuntu zientifiko eta akademikotik, hona hemen GAI ANITZEKO PLANTEAMENDUAren barruan oso aurreratuta ditugun batzuk:

• Andres Urdanetaren figuraren eta bere garaiaren gaineko Solasaldi eta Hitzaldi zikloa.

Burutzeko-eguna: 2007 eta 2008an.

• Euskal Herriko Unibertsitatean Udako Ikastaro bat, historian Andres Urdanetak izan duen eginkizunaz.

Burutzeko-eguna: 2008ko uda partea.

• Andres Urdaneta jaio zeneko 5.ehun urteurrena ospatzeko nazioarteko kongresua.

Burutzeko-eguna: 2008ko azaroa.


Anitza da proposatutako ekitaldien hartzaile-mota:

• Entzule adituak
• Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak.
• Unibertsitariak.

• Turista kulturala

• Interesa dutenek orokorrean

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz