ORDIZIA – BARRENA KULTUR ETXEA
“URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA” SOLASALDI-ZIKLOA
"Aurkikunten garaian, itsasontzietan osasuna” / Jose Maria Urkia Etxabe (Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)
Euskarazko solasaldia
Barrena Kultur Etxea – abenduak 13, osteguna – 19:00 H.
Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Mari Urkia Etxabek Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Historiaren irakasle titularrak “Aurkikunten garaian, itsasontzietan osasuna” izenburu duen hitzaldia eskainiko du.
Osasunaren gaineko arazoak izan zituzten itsas-gizon haien arazo larrienetarikoak. Elikadura eskasak eta higienerik ezak, neurri handi batean izaten ziren tripulazioetan baja ugari sortzen zituztenak. Eskorbutuak, esate baterako, aurkikuntzen garaian pikardia galantak egin zituen eta itsas-gudetan hil ziren gizon baino gehiago hil zituen.
Beste gaien artean hauxek aztertuko ditu Urkiak:
ITXAS ONTZIETAKO BIZITZA. ITXAS ONTZIA: KARABELAK EDO NAOAK, DESKRIPZIOAK,
ITXURA ETA BARRUKO ATALAK.
MARINELAK ITXAS ONTZIETAN : ARDURAK, BEREN BIZITZA, ARASOAK, HAU DA ,NAO
EDO KARABELAREN EGUNEROKO BIZI MODUA.
ELIKADURA BARKOETAN: ZER JATEZUTEN, ZE ELIKADURA ERAMATEZUTEN, PROTEINAK,
GRASAK, MINERALAK...
EGUNERO JATORDUA . NEURRIAK ETA KANTITATEAK.
URA ETA ARDOA: NON ERAMATEN ZITUZTEN, KUPELAK, URA NOLA GORDE ETA UR
USTELAK
URA KONTSERBATZEKO MODU DESBERDINAK, EDO URA POTABILIZATZEKO MODU
DESBERDINAK
EGARRIA ETA GOSEA.
DESNUTRIZIOA, DESHIDRTAZIOA ETA INTOXIKASIOAK EDO INFEKZIOAK:
BIRUSAK, ZAMORROAK, PARASITOAK, TIFUSA.
EZURRETAKO ETA ARTIKULAZIOTAKO GAXOTASUNAK
BEGIETAKO MINAK EDO GAITZAK.
AMERIKETAKO LURREETAN AURKITUTAKO ELIKADURA ETA ERREMEDIO BERRIAK
AMERiKETAKO GAITZ BERRIAK ETA KUTXAKORRAK: KALENTURA ORIA, BAZTANGA ETA
SIFILISA.
Jose Mari Urkia, Medikuntzan Doktorea da, Medikuntza Historiaren iraakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari eta Presidentea. Medikuntzareen Historiarenn arloan liburu asko idatzi ditu: "Historia de los Balnearios de Gipuzkoa", Medikuen biografiak: Ezaguirre, Carrasco, Barriola,....
Hitzordua Barrena Kultur Etxean, ostegunean arratsaldeko 19:00etan.