URDANETA 500 - HELBURUAK
- Urdanetaren irudia aitortzea nahi da, bai Ordizian, baita kanpoan ere, berak izan zituen balio zientifikoak eta diplomatikoak nabarmendu nahi dira.
- Urdanetaren irudia eta balioa bultzatzeko komunikazio-kanpainari ekin, zientzia eta giza zientzian lortu zituenei lotuta, bere ikerketa-eremuei loturiko sektoreen efemeridean inplikazio aktiboa lortzeko.
- Urdanetaren figuraren ezagutza sakondu eta testuinguru historikoan kokatu bere lorpenak. Jose Ramon de Miguelek dioen bezala “Urdanetak ez du zerikusirik konkistatzaile klasikoekin, edo bigarren mailako kaparekin, ezpataren indarrez fama eta dirua lortzeko abenturara joaten zirenekin. Urdaneta, XVI.mendeko Gipuzkoako merkataritza eta industriako goi-burgesiaren semea da.” Horregatik, erabat modernoak diren pentsamolde eta prestakuntza dituela erakusten du.
- Ospatzeko ekitaldi honekin Urdanetaren memoria errebindikatu nahi dugu, itsas-gizon garrantzizkoenetako bat delako, Colon, Magallanes edo Cooken parekoa.
- Kultura desberdinen arteko elkarbizitza eta ideia eta elkartasun-trukea sustatu nahi da, Europa, Amerika eta Asia bezalako lekuetako pertsonekin harremana estutuz.
- Andres Urdanetaren figuraren gaineko ikerketa akademikoaren egoera egunean jarri, beste harreman batzuk lortuz, ideia eta informazio-trukearekin eta hainbat eremu akademiko eta geografikoetako ikerlarien proiektuen trukearekin.
- Urdanetaren gainean gaur egun dugun ezagutzaren gainean eztabaidatu, baita Gaztela, Portugal, Mexiko eta Filipinetako historian izan zuen garrantziaren gainean.
- Amerika eta Ozeano Bareko herrialdetako historian adituak direnen arteko iritzi eta jakinduria-truke aberatsa egin, beti ere XVI.mendeko hainbat kontinente eta unibertsitateen gainean.
- Ikerketa berriak zabaltzeari bide eman, bai hizlarien aldetik, bai komunikaziogileen aldetik ere, Andres Urdanetaren figuraren gaineko argi gehiago eman ditzan.
- Andres Urdanetaren figura protagonista nagusitzat hartuta, eztabaida eta partaidetza-markoa sortu.
- Ordizia eta Euskal Autonomia Erkidegoa nazioarteko izaera duen ekitaldi bereizle bateko protagonista eta antolatzaile gisara azaldu.