Ostegun honetan, apirilaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean “Urdaneta eta bere garaia” liburua aurkeztuko da. Bertan, azken urte hauetan Jose Ramon de Miguelek egindako azterketak, orijinalen gaineko lanak…plazaratzen dira.
Aurkezpenean, Jose Miguel Santamaria, Ordiziako Alkatea, Jose Ramon de Miguel, egilea eta Mikel Aramendi, liburuaren euskara itzultzailea parte hartuko dute.