DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

“ORDIZIA EN LA ÉPOCA DE URDANETA” SUSANA TRUCHUELO GARCIAREN HITZALDIA

“URDANETA ETA BERE GARAIA” SOLASALDI-ZIKLOA

 Barrena Kultur Etxea – martxoak 15, osteguna – 19:00 H.

 Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, martxoak 15, arratsaldeko 7etatik aurrera, Ordizian bizi den Susana Truchuelo Garcia historiagileak Urdanetaren garaiko Ordizia azalduko digu.

 Andres Urdaneta itzulerako bidaiaren aurkitzaileak bizi izan zuen garaia, XVI.mendea bere jaioterriko historian nabarmenena izan zen garaia izan zen. 1268an eratu zuen herria Alfonso X.ak “puebla, en aquel lugar que dicen Ordicia, a que nos ponemos nombre Villafranca”, ordutik aurrera jendez eta garrantziz handitzen joan zen. Ordiziak XVI.mendean bere agintea zabaldu zuen lurraldeko ingurua eta, aldi berean, Gipuzkoako probintzian eta horien Batzar Nagusietan.

 Ordiziaren garrantzi politiko eta ekonomikoa ulertzeko, Nafarroako erreinuarekin muga egiten duen kokapen geografikoari begiratu behar diogu, baita Gaztelako lur-sailekin lotzen zuen bide-lotunea, Gasteiztik barrena, Gipuzkoarekin eta, beraz, kostaldearekin eta Frantziako erreinuarekin. Kokapen estrategiko horrek merkataritzarako trukeak errazten zituen bere barrenean, XVI:mende hasieratik oso joria.

 Erdi Aro Berantiarrean zehar eta XVI:mendeko zati handi batean, Ordizia abantaila handiak zituen hiri-gunea izan zen, batzuk eratzeko Foruek emandakoa (alkateak justizia banatzeko agintaritza bezala, komunitateak berak autogobernurako duen gaitasuna edo merkataritzan aritzeko askatasun handiak) eta beste batzuk Gaztelako hainbat erregeek emandako pribilegio berrien bidez, hala nola, bertako herritarrak zergak ordaintzeaz salbuesten zituen eta asteroko feria egiteko gunea sortzen zuen. Horrek guztiak Ordiziara herritar gehiago etortzea ekarri zuen, bertako eta kanpoko merkatariak, herrian bizi zen marko paregabean irabaziak eskura zezaketelarik.

 XIV.mendean bizi izan zen krisi ekonomiko eta sozialeko testuinguruan, Ordiziatik gertu zeuden herrixka txikietako biztanleek babesa bilatu zuten harresi barruko eremuan. Jauntxoen presiotik ihes egiteko erabiltzen zuten herritar asko bide hori (zerga eta mota guztietako betebehar gehiago), garai hartako zailtasunei aurre egiteko jauntxoek bere menpekoei eragiten zieten presiotik. Gainera, honako hauek denak: Ordiziako alkatearen babesa, erregearen izenean justizia banatzen zuena, herritarrek zituzten merkataritza-abantailak, herrira herritar gisa etortzen ziren kide guztiek zuten nolabaiteko berdintasun juridikoa..., gai horiek guztiek eragin zuten gipuzkoar ugari herrietara joatea, bai pertsonalki, bai fisikoki, bai taldean, baita plano juridikoan bakarrik, taldeko bizilagun-kontratuak sinatzerakoan.

 Susana Truchuelo Garciae filosofia eta letretan doktore da (Historia), Kantabriako Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako eta Kantabriako Unibertsitateko doktoratu aurreko eta doktoratu ondorengo bekak eskuratu ditu eta urte askoz eman ditu Kantabriako Unibertsitatean Irakasle Elkartu gisa.

 Doktore aurreko bere prestakuntza akademiko eta ikertzailea hainbat egonaldirekin osatu zen Trentoko (Italia) Istituto Storico Italo-Germanico delakoan. Gaur egun Ministerio de Educación y Ciencia-ko Programa Juan de la Cierva-ko ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia erdiarotar, Moderno eta Amerikako Sailean. 

 Argitaratu dituen lanen artean, La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (XVI-XVII mendeak) (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997), Euskal Herriko Historia (Ariadna-Ibaizabal argitaletxea, 2003), Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004) eta Tolosa en la Edad Moderna: Organización y gobierno de una villa guipuzcoana (XVI-XVII mendeak) (Lizardi Kultur Elkartea, 2006).

 Gainera, Gipuzkoako hainbat herritako botere politikoaren gainean hainbat artikulu idatzi ditu, hala nola, Segura, Lazkao, Tolosa eta Andoain eta euskal lurraldeetako arazoen gainean. Gainera, komunikazio ugari aurkeztu du kongresu espezializatuetan, zeinetan herriko erakunde-antolaketa eta Gipuzkoako probintzian sakontzen den, baita XVI. Eta XVII:mendetan Euskal Herrian izandako merkataritza, fiskalitatea eta kontrabandoan ere.

 Euskal lurraldeetako egitura politikoak aztertzean datza bere ikerketa-jarduna, baita Erdi Aro berantiarretik XVI eta XVII mendetan zehar Gaztelako erregeek inposaturiko botere-harremanetan ere.

 Urdanetaren garaiko Ordizian zehar egingo dugu bidaia atsegina Susana Truchuelo Garcia ikertzailearen eskutik datorren ostegunean Barrena Kultur Etxean.

 

 

 


SUSANA TRUCHUELO GARCIA




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz