Ordiziako Udaleko ordezkaritza, Alejandra Iturrioz Alkate buru zuela, Madrilen izan da pasa den igandean, ekainaren 10ean, Filipinetako enbaxadan Filipinetako independentzia oroitzeko ekintzetan. Urtero antolatzen da ospakizun hori enbaxadan, ekainaren 12tik gertuen dagoen aste bukaeran. Aurten, gainera, Andres Urdaneta jaio zeneko 500 urteurrena ospatzen dugula eta, horrekin lotuta zegoen bereziki. Izan ere, urteurren horretan oso lan aktiboa egiten ari da Enbaxada antolatu diren ekintzen alde.
Alejandra Iturriozek eman zion hasiera Madrileko Agustindarren Ikastetxeko instalazioetan egin zen festa jendetsua baino lehenago egin ziren Protokoloko ekintzari. Alkateak eman zuen hitzaldian, agerian geratu ziren ordiziar ospetsu horrek ikuspuntu zientifiko, nabigatzaile, espiritual, logistiko, mertaritza-garapenen, diplomatiko, humanistiko eta abenturazkotik izan zituen bertute handiak.
Segidan, Madrilen Filipinetako enbaxadore den Joseph D. Bernardo y Medina jaunak eskertu egin zuen Udalaren bisita, hain egun esanguratsuan eta Filipinetako lehendakari den Gloria Macapagal Arroyoren mezua irakurri zuen aretoan elkartutako jende ugariren aurrean, ospakizun horretarako bereziki idatzitako mezua, hain zuzen.
Ekintza ugari egin zen segidan, eta Ordiziako ordezkariek Filipinetako plater tipikoak dastatu ahal izan zituzten eta ikuskizun polit eta anitza ikus ahal izan zuten, tradizioa eta modernoa nahasten zituen ikuskizuna. Hala ere, zoritxarrez ezin izan zuten dena ikus ahal izan, laneko asteari hasiera ona emateko goiz goiz atera behar izan zuten handik etxera bueltan.