Martxoaren 29an, Alejandra Iturrioz Ordiziako Alkateak Filipinetako enpresari talde bat hartu zuen, eta Urdaneta 500 Batzordeak antolatu dituen ekintzen berri eman zien. Euskal Herriko Telekomunikazioetako Gaia-Klusterrak antolatutako “Urdaneta Misioa” izeneko jardunaldien barruan kokatzen da Filipinetako enpresari hauen bisita.