“ANDRES URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA” SOLASALDI-ZIKLOA
BARRENA KULTUR ETXEA
Otsailak 15a, osteguna, arratsaldeko 7etan
Gaztelaniazko solasaldia
Gizon aurreratua izan zen Urdaneta bere garairako, XVI.menderako. Diplomatiko gisa zituen dohainek, nabigazio eta logistikaren gainean zituen ezaugarriek, eta antolaketarako zituen dohainek, ordura arte egindako toki ezezagunerainoko nabigaziorik luzeena egitera eraman zuten.
Itzulerako bidaiak aldaketa ekonomiko eta kultural handiak ekarri zituen Ozeano Bareko herrialdeetan, gaur egun dirauten fruituak eman zituen.
Ordiziako Udalak antolatutako “Urdaneta eta bere testuinguru historikoa” solasaldi-zikloa ostegun honetan zabalduko da, Jose Ramon de Miguelek emango duen “Urdaneta: un hombre moderno” solasaldiarekin. 2008an Andres Urdaneta jaio zeneko V. Mendeurrena ospatu behar da, eta bere izana eta bizi izan zen garaira gerturatzeko aukera ematen digu. Horretarako solasaldi-zikloa antolatu da