Orrialdea: [4] : Guztira: [5] : [ 1- 2- 3-4- 5]
|
|
|
Andres Urdanetaren figura eta bere garaia ezagutzeko solasaldi-zikloarekin jarraituz, datorren ostegunean, otsailaren 21a, Xabier Alberdi Lonbide historian doktoreak hitzaldia emango du “Urdaneta, XVI. Mendeko euskal itsas zablakundearen adibide” izenburupean. Barrena Kultur Etxean izango da hitzordua, 19:00etan.
|
|
|
|
|
|
"Ordizia Gaur" argitalpeneko azken alean (otsaila - 8. zka.), Mikel Urretabizkaia ordiziarrari, Urdaneta dokumentalaren inguruan egindako elkarrizketa jaso da.
|
|
|
|
|
|
Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Oscar Alvarez Gilak Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularrak “Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat ” izenburu duen hitzaldia eskainiko du.
|
|
|
|
|
|
Artikuluak ikusi nahi badituzu sakatu beheko artxiboan.
|
|
|
|
|
|
Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Mari Urkia Etxabek Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Historiaren irakasle titularrak “Aurkikunten garaian, itsasontzietan osasuna” izenburu duen hitzaldia eskainiko du.
|
|
|
|
|
|
"De como América llegó a los fogones: el impacto alimentario del descubrimiento" / Ana de Zaballa Beascoechea (Euskal Herriko Unibertsitateko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)
Gaztelaniazko solasaldia
|
|
|
|
|
|
Datorren urriaren 18an, Barrena Kultur Etxean, “Andres Urdaneta eta bere testuinguru historikoa” solasaldi-zikloaren hitzaldi berri bat izango dugu. Jose Antonio Azpiazu Elorza historialariak “Merkatariak, aurkitzaileak eta abenturazaleak. Urdanetaren inguruko euskal mundua” izeneko hitzaldia emango du euskaraz. Hitzaldiaren sipnosiak horrela dio: Andres Urdaneta bitxi bat izan zen alferreko lurrean. Aintzazko garaian murgilduta bizi izan zen, euskal presentzia izugarria izan zen garaian. Historian sartu ziren aurkitzaile handiekin batera, eta gure gizona horien artean, merkatari-talde bat, hala beharrezko kortsarioak eta bokaziodun
|
|
|
|
|
|
Ordiziako Udaleko ordezkaritza, Alejandra Iturrioz Alkate buru zuela, Madrilen izan da pasa den igandean, ekainaren 10ean, Filipinetako enbaxadan Filipinetako independentzia oroitzeko ekintzetan. Urtero antolatzen da ospakizun hori enbaxadan, ekainaren 12tik gertuen dagoen aste bukaeran. Aurten, gainera, Andres Urdaneta jaio zeneko 500 urteurrena ospatzen dugula eta, horrekin lotuta zegoen bereziki. Izan ere, urteurren horretan oso lan aktiboa egiten ari da Enbaxada antolatu diren ekintzen alde.
|
|
|
|
|
|
Goierritarra aldizkariaren azken alean, Urdaneta eta euskararen inguruan Mikel Aramendik duen tesiaren berri ematenda. Artikulua ikusi nahi baduzu sakatu beheko artxiboan.
|
|
|
|
|
|
Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Mikel Aramendi kazetariak eta nazioarteko politikan adituak “XVI. mendeko euskaldun ibiltari baten hizkeraz” izenburu duen hitzaldia eskainiko du.
|
|
|
Orrialdea: [4] : Guztira: [5] : [ 1- 2- 3-4- 5]
|
|