DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

URDANETA, “GURE PERTSONAIAK” BILDUMAREN PROTAGONISTA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa planaren barruan gure historia eta ondarea ezagutarazteko ekimenen barruan kokatuta, ondorengo lana Kutxa eta Elkar argitaletxearekin batera eginiko elkarlanaren emaitza da “Gure pertsonaiak” bilduma.

 

Egitasmo honen helburua, gure historia ezagutaraziz era erraz eta atsegin batetan bereziki gaztetxoenei zuzendutako produktuak sortzea zen.Ekimen honen harira, 2010 urtean,GIPUZKOAKO HISTORIA IPUINEN BIDEZ sortutako 11 ipuneko bilduma eta CDrom-a aurkeztu zen.

2011 urte honetan, lehen proiektu hori borobildu eta zabaltzen duen GURE PERTSONAIAK bilduma aurkeztu da. Bilduma honetan, gure historian bereziki garrantzitsuak izan diren pertsonaien bizitza eta haiek eginiko ekarpen nagusiak zabaldu nahi dira.

Bilduma 5 ipuinek eta 5 marrazki bizidunen bilduma jasotzen duen DVD-ak osatzen dute. Bilduma honetan jasotako pertsonaiak Urdanetaz gain hauxek dira: Larramendi, Ignazio Loiolakoa, Barandiaran eta Iparragirre. Guztiak garrantzitsuak gaur garena ulertzeko.

 

Urdanetaren inguruko ipuina Mitxel Muruak idatzi du eta marrazkiak J. Carlos Nazabal eta Imanol Zinkunegirenak dira.

 

Argumentoa: Migelito, azteken leinuko mutikoa, agustindarren komentuan bizi zen Mexiko Hirian. 1568ko udaberriko arratsalde batez Andres Urdanetaren gelara joan zen bisitan. Hantxe kontatu zion Urdanetak bere bizitzaren berri: jaioterria, marinel- bizitza, egin zituen aurkikuntzak...

 

foru aldundian egindako aurkezpena ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN

LIBURUAREN AZALA
LIBURUAREN AZALA


DVD AZALA
DVD AZALA


ILUSTRAZIOA 1
ILUSTRAZIOA 1


ILUSTRAZIO 2
ILUSTRAZIO 2




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz