DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ESPEZIEN FERIA ETA ERAKUSKETA.

Maiatzaren 24 eta 25ean Erdi Aroko Feria edo Antzinako Merkatu ezaguna ospatu zen Ordizian.

Feriako edukien barruan eta Andres Urdanetaren jaiotza urteurrenaren ospakizunen testuinguruan “Espeziak: mundu bat aurkitzeke” erakusketa interesgarria ikusteko aukera izan zen.

Gaur egun espeziak gehienbat jakiak ondu, gorde eta hainbat plater maneatu eta prestatzeko erabiltzen diren arren, historian zehar eragin magikoa izan dute gure gizarteetan. Kolore, usain eta zapore deigarri eta bereziek gure zentzumenak bizitzeaz gain, askoren ezaugarri antiseptikoak direla eta, jaki askoren biziraupena luzatzeko eta zapore eta usain txarrak mozorrotzeko erabili izan dira. Honekin batera, espezia batzuk sendagarri eta botika moduan erabiltzeak eta askori loturiko ustezko ezaugarri miragarriek, altxorrik preziatuenetarikoetan bihurtu izan dituzte.

Antzinatik erabili eta negozioa egin nahi izan da beraiekin. Erdi Aroan hartu zuten garrantziak bultzatuta ordea, garaiko herri ahaltsuenek ekialdeko espezia lurraldeetara bideak ireki eta merkatua bereganatzea izan zuten helburu. Testuinguru honetan kokatzen dira Andres Urdanetaren bidaiak Moluka Uharteetara. Bera izan zen, hain zuzen ere, Europa espezien paradisua zen Asiarekin, Itsaso Barea eta Amerika tarteko, lotzeaz bukatu zuena. Honela mendeetan iraungo zuen bide komertzial garrantzitsuenetarikoa irekiz.

Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurreneko ospakizunen barruan ezin falta zitekeen beraz antzinako altxor eta egungo aho gozagarri bikain hauen inguruko erreferentziarik.

Oraindik ere mundu ezezagun bezain zoragarri honetan barneratu nahi duenak aukera izango du Ordiziako D’elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Gunean urte bukaera bitarte doan ikusgai egongo den erakusketa bisitatuz.

Erakusketarako sorturiko “Espezien mundua” argitalpena eskuratu nahi duenak ere hemen klik egitea besterik ez du.

 SAKATU HEMEN ARGITALPENA JAISTEKO

www.delikatuz.com

 


Espezien erakusketa




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz