DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ION DE LA RIVA, CASA ASIA-REN ZUZENDARI NAGUSIA-REN BISITA

Ordiziako Alkatesak Alejandra Iturriozek Ordiziako Udaletxean Casa Asia  Zuzendari Nagusia den Ion de la Riva-ri harrera egin dio, Andrés de Urdaneta nabigatzaile ordiziarra jaio zeneko V. mendeurrena dela eta.

Alkatesak azaldu dio Udalak hainbat ekitaldi antolatzen ari dela nabigatzaile handia oroitzeko eta jendeek hobeto ezagutu ahal izateko. Horrenbestez, urtean zehar izango diren erakusketa eta hitzaldiez gain, ekitaldiak amaitzeko Urdaneta nabigatzailearen figurari buruzko Kongresuaren berri eman dio.

Ordiziako alkatesak Casa Asia-ren laguntza eskatu du antolatuko diren ekitaldiek Filipinetan eta Mexicon oihartzuna izan dezaten. Izan ere Urdaneta aski ezaguna da herrialde haietan, bera izan bait zen Mexico zein Filipinekin merkatal harremanak izaten hasi zen europar aitzindarietako bat.

Argazkian ezkerretik eskubira: Mikel Zelaia ( Casa Asia-ren ordezkaria), Ion de la Riva (Casa Asia-ren Zuzendari Nagusia), Alejandra Iturrioz (Orediziako Alkatea), eta Manolo Iturrioz ( Udaleko zinegotzia)


TALDE-ARGAZKIA




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz