DMCorporativewww.andresurdaneta.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

“URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA” SOLASALDI-ZIKLOA

ORDIZIA – BARRENA KULTUR ETXEA

 

 

Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta

José Ramón de Miguel Bosch-en hitzaldia

Barrena Kultur Etxea – apirilak 17, osteguna – 19:00 H.

 

 

“Urdaneta eta bere garaia” liburu aurkezpenaren ondoren, aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa, eta  ostegunean, apirilaren 17an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jose Ramon de Miguelek ( “Urdaneta eta bere garaia” liburuaren egilea) “Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta” izenburu duen hitzaldia eskainiko du gasteleraz.

 

    1525.urtean Andres Urdaneta nabigatzen hasi zenean, garaiko bi potentziak ozeano-hedapen prozesuan zeuden bete-betean egindako aurkikundeen ondorioz, alde batetik Amerikarena eta bestetik Asian portugaldarrek burutzen ziharduten hedapena. 

 

     XV. mende amaieran Mediterraneoko lurrak utzita Atlantikoranzko joeran itsasontzien forma eta neurriak aldatu behar izan ziren eta jakinduria teknika berrietara egokitu behar izan zen. 

 

    Euren ozeanoz handiko jomuga horretan itsasontzi horiek gidatuko zituzten profesionalen behar gero eta handiagoa asetze aldera, Gaztelan, eta nahiz eta neurri txikiagoan baita Portugalen ere, Nautikaren inguruko itunak ugaldu egin ziren. 

 

     “Nabigatzearen artea", nautika modernoaren hastapena, aplikatu ziren diziplinen artean lehenengotarikoa izan zen. Jarduera tekniko hori kosmografia, geografia, matematika, fisika eta meteorologia bezalako oinarri zientifikoetan sostengatzen zen. 

  

    Urte horietan kartografiaren garapenak mapa lauen gainean lurbiraren aldeak proiektatzeko arazoari irtenbidea eman zion.  Urdanetan berak aipatzen du 1566an Felipe II.ari egindako aldarrikapenean: “ Y porque el mundo es rredondo o espherico, puesto que las nauegaciones y descubrymientos que se han echo e se hazen se hazen por cartas planas.....”. 1508. urtetik aurrera Fernando Katolikoak erabakita Padron Real delakoa eratu zen, gertatzen diren heinean aurkikunde berriak sartuz doan mapa-mundia eta dagoeneko 1529. urtean longitudeen eskala sartzen da eta 1536an orratzaren aldaera magnetikoa.

 

     Gero eta tona kopuru handiagoko ontzien beharrak, egurraren ekoizpena arrazionalizatzea eta ontzi-arkitektura matematizatzea eragin zuen.  Horren adibide da 1587.urteko Garcia de Palacioren ituna. Bertan itsasontzien lehen plano inprimatuak aurkitzen dira.

 

     Zientziaren ikuspegitik arras garai interesgarria izan zen eta jendarte gehienarentzat ezezaguna aldi berean.

                        

 


JOSE RAMON DE MIGUEL




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz