DMCorporativewww.andresurdaneta.org

ALBISTEAK

Orrialdea: [1] : Guztira: [5] : [1-2-3-4-5] Hurrengoa

Guillermo Roa
Urriaren 23an, ostirala, Ordiziako Barrena jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Urdaneta, itzulera bidaia. 450 urte zikloaren barruan, Guillermo Roak Munduko irudia poltsikoan hitzaldia eskainiko digu.
KARTELA
Carles Pedros-Alios ikerlari katalandarrak espezien eta bakterien inguruko hitzaldia eskainiko du. Ostiral honetan, urriak 9, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Barrena jauregian Carles Pedrós CSICeko biologo ikerlariak "Especias y bacterias: aventura y exploración" izenburuko hitzaldia eskainiko digu, “Urdaneta eta Itzulbidaia. 450.urteurrena 1565-2015” hitzaldi zikloaren barruan. Carles Pedros-Alios Winsconsin-Madison Unibertsitatean (EEBB) Zientzia Biologikoetan doktorea da, Bartzelonako Itsas Zientzien Institutoko ikerkuntza irakaslea (CSIC) eta American Academy for Microbiologyko kidea. “ La vida al limite” liburua idatzi du.
Mexikotik Mario de la O Dr.ak antolatutako programazioa igorri digu. Hauxe da:
URDANETAREN ITZULERA Pertsonaia berriz da Ordizian, hitzaldi sorta bat eta erakusketarekin Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak Ordiziako Udalarekin eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoarekin elkarlanean antolatuta, ‘Itzulera bidaia, 1565-2015’ ekimena izango dugu urrian Ordizian. Andres Urdanetak 1565eko urriaren 8an, hau da, duela 450 urte ozeano Barean burutu zuen Itzulera bidaiaren aurkikuntza gogoratuko da. Honetarako Barrena kultur etxean eskainiko diren hitzaldi sorta eta erakusketa prestatu dira.
  HITZALDI ZIKLOAREN PROGRAMA PDF
HISTORIA-NATIONAL GEOGRAPHIC ALDIZKARIAREN AZALA
HISTORIA-NATIONAL GEOGRAPHIC 90. zenbakiak Urdanetari eskeini dio artikuku bat, Xabier Armendariz historialariak eta itsa-etnografoak idatzia. Artikulua ikusi nahi baduzu sakatu beheko artxiboan.
  HISTORIA NATIONAL GEOGRAPHIC - ARTIKULUA PDF
LIBURUAREN AZALA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa planaren barruan gure historia eta ondarea ezagutarazteko ekimenen barruan kokatuta, ondorengo lana Kutxa eta Elkar argitaletxearekin batera eginiko elkarlanaren emaitza da “Gure pertsonaiak” bilduma. Egitasmo honen helburua, gure historia ezagutaraziz era erraz eta atsegin batetan bereziki gaztetxoenei zuzendutako produktuak sortzea zen.Ekimen honen harira, 2010 urtean,GIPUZKOAKO HISTORIA IPUINEN BIDEZ sortutako 11 ipuneko bilduma eta CDrom-a aurkeztu zen.
.
TVEko 2. kateak eman zuen “El secreto de Urdaneta” dokumentala 600.000 ikus-entzule baino gehiagok ikusi zuten. 2. kateak dokumentala 2010eko uztailaren 17an eman zuen eta telebistako ikusleen azterketa egiten duen Sofres enpresaren arabera, 255.000 ikusle izan zituen dokumentalak. Beranduago,azaroaren 3an, berriro eman zuen dokumentala 2. kateak eta oraingoan 374.000 ikus-entzule izan zituen dokumentalak, aurreko enpresak emandako datuen arabera.
Dokumentalaren aurkezpenaren  kartela
Datorren abuztuaren 5ean Mexicoko Colima hirian “El secreto de Urdaneta” bideo-dokumentalaren aurkezpena egingo da. Ekintza hau abenduaran 15etatik 19ra Cihuatlan hiriko kostako komunitateetan (Bahia de la Navidad zonaldean batez ere) ospatuko den “I Festival del Mar” programazioaren barruan kokatzen da.
FILIPINETARA EXPEDIZIOAREN MONUMENTOA
Luis Ernesto Dávila Rodríguez-ek, Ecobana (Ecología Bahía de la Navidad) taldearen presidenteak, Mexikotik idazten du Urdanetaren DVD-ri buruzko informazioa eskatuz, azaroaren 21ean Mexico-Filipinas expedizoaren inguruko ospakizunak egiteko asmoz. Barra de la Navidad herriatik, bertan daukaten Filipinetara expedizioari eskainitako marmolezko monumentuaren argazkiak igortzen dizkigu; alde batean Urdanetaren brontzezko aurpegia erakusten da eta beste aldean Legazpirena. Beste bi argazki ere bidaltzen ditu: Barra de Navidad herrian Urdanetari eskainitako kalearen argazkia eta Urdanetaren erretratua Jose Santanak artista mexikarrak egina.

Orrialdea: [1] : Guztira: [5] : [1-2-3-4-5] Hurrengoa



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz